Irigoien Erretegia Asador Sagardotegia Sidreria Zubieta San Sebastian

Ongi etorri Irigoien Erretegia Sagardotegira

Zubieta auzoan dagoen sagardotegia da Irigoien, eta, berez Donostia izan arren, Lasarteko hipodromotik errez asko irits daiteke, Oria ibaiko ertzetik doan errepideari segika.

Irigoien erretegia Astiazaran familiarena da, sagardotegi bat ere badaukana, bai eta landa turismo bat ere toki berean. Azpiegitura horiek 200 urteko historia dute, eta belaunaldiz belaunaldi igaro dira gaur egunera arte. Familiak bi mende baino gehiago eman ditu sagardoa ekoizten, etxean hartzeko, Euskal Herriko baserrietan asko zabaldutako ohitura.

1950. urtetik aurrera, saltzeko erabiltzea erabaki zuten, bai eta sagardotegi bat martxan jartzea ere. Familia sare hau guztia zelai berdez inguraturiko leku lasai batean dago, zuhaitz ederrez inguratuta, deskonektatzeko aukera ematen digutenak, eta estresari aurre egiteko bide eskaintzen dutenak, gero eta gehiago gure bizitza inbaditzen duena.

Denboran atzera egiteak dakarren gozamenean murgiltzen gaitu, kupelak eta barrikak kontenplatzen, eta txotxetik zuzenean bertatik sagardoa hartzen. Harrizko pareten eta egurrezko habeen dekorazio landatarrak antzinako itxura ematen die hiru jantokietako biri, hirugarrena, ordea, kristalezko terraza girotua da, oso eguzkitsua, bezeroek ere asko eskatzen dutena, izan ere, bertatik umeak kanpoan nola jolasten diren ikus dezakete, helduek bazkalosteko tarteaz gozatu bitartean.

Egun, Irigoien erretegia Txominek zuzentzen du, eta belaunaldiko lekukoa Martintxo semeak hartu du, parrillero aditua, 2015eko Euskal Herriko parrilla txapelketako bigarrena. Txuletoiak dira haren plater nagusia, bai eta arraina ere. Irigioen erretegiak sagardotegi menua eskaintzen du urte osoan. Askotan, euskal kulturaren pertsonaia ezagunak ikus ditzakegu bertan jaten, Martintxoren parrilla goxoa dastatzeko helburuz.
Erretegiak aparkaleku handia dauka, autobusentzako sarrerarekin.